XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ANIMALIAK PENTSAGAI ONAK DIRA Mikel Azurmendiren Euskal Nortasunaren Animaliak (Baroja, 1987) liburua gaurko euskal etnografia berriaren baitan toki berezi bat izatera deiturik dago.

Ikerketa honek Euskal Herriko animalieri buruzko etnografiaren hastapena suposatzen du.

Eguneroko bizitzan animaliekin ditugun harrenametan finkaturik, azterketa honek euskal kultura tradizionalaren dimentsio imajinarioa azpimarratzen du.

Aurresuposatuz gizarte baten pentsakera eta sentikera ezagutzeko gizarte hortako imajina nagusiak kontutan har behar direla, instituzio eta ohitura funtsezkoak sinbolo eta imajina sintetiko batzuetan kokatzea proposatzen du azterketa projektu bezala.

Lan honen azierto nagusia da animaliak aukeratzea sinbolismo tradizionalaren ikergaitzat.

Azurmendiren metodologiaren ardatza hau izan da: euskeraz idatzitako testu literario, eta bertso, errefrau, eta ipuin bildumak arakatu.

Hau nahitaezko lehen pausoa da, kultura herrikoiaren edukiak biltzerakoan bilduma hauek materiale utziezina baidute.

Bestalde literatura hontan murgiltzea oraindik ere bizirik dagoen eta edozein herritan etnografikoki jaso daitezken esaera, imaginazioera, eta bizikerak ezagutzea da.

Bere metoduan, bada, iragana eta oraina, kultura idatzia eta ahozko esaldi eta irteerak, imajina mitifikatuak eta beren eguneroko funtzioak elkar uztartzen eta elkar kuestionatzen ikusten ditugu.

Eta azkenik ikerketa lan hori gaur egungo teoria antropologikoarekin eta zenbait arazo filosofikoekin loturik azaltzen zaigu.

Tesisa honen interesa agertzerakoan bost puntu hauek azpimarra gintezke.

1. Ohizko euskal bizibide eta imajinazioan animaliak funtsezko zutabeak izan direnaren rekonozimendua.

Historian zehar animaliekin harremanetan bizi izan garela gauza aski ezaguna da; horrezaz gain, ordea, Azurmendik erakusten diguna zera da, animali hoien imajinak eta errepresentazio ritualizatuak funtsezko izan direla gure komunikazio hitzezko eta sinbolikoa osatzerakoan.

Ihizerako pizti basati bezala, edo langailu, elikadura, eta bizilagun domestikatu bezala, beste gizarteetan gertatzen den antzo euskaldunak ere aberea izan du bere eguneroko bizitzako elementu nagusia.

Zentzu honetan, Ekaingo zaldi margotzailetik gaurko ehiztari eta baserritarrarenganaino, animaliak izan dira gizonarentzat imajina iturri eta konportaera modeluen izpilu.

Ikerketa honek erakusten digu aurreko denboretan esanahi kulturalaren fokalizazioa guztiz bereziki animaliek eskaintzen duten imajina sintetiku hauen arabera egiten zela.

2. Goikoarekin loturik, Azurmendiren lanak beste dimentsio berri bat dakarkio euskal kulturaren azterketari: (...).